XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Urte amaieran erregaien prezioek gora egingo dutela diote adituekURTE amaiera aldera, Espainian eta Hego Euskal Herrian erregaien prezioek gora egingo dutela diote adituek.
Igoera lau eta bost pezeta bitartekoa izango da, eta Europako Batasuneko gainontzeko herrietako prezioekin parekatzera helduko dira.
Erregaiek gutxiago kutsa dezaten Bruselak agindutako neurriek erregaiaren produkzioa eta eraldaketa garestitu egin dute, eta garestitze hori izango da erregaien prezio igoeraren arrazoia, betiere adituek azaldu dutenez.
Espainiako Gobernuak irailean liberalizatuko du gasolinaren prezioa, baina horrek ez du salneurri jaitsierarik ekarriko.
Mugikorren lehiaren eraginez, kaleetako telefonoenFRANTZIAN eta Ipar Euskal Herrian zortzi milioi telefono mugikor daude, eta 226.000 kaleko telefono publiko.
Haririk gabeko telefono mugikorren hedatzeak kaleetako ohiko telefono publikoen erabilera asko murriztu du, eta France Telecomek kaleko telefono publikoen
CGT eta SUD-PTT sindikatuek ohartarazi dutenez, azterketa horren atzean telefono publikoak kentzeko asmoa dago, eta hori
BRUSELAK egin duen ikerketa batek azaltzen duenez, Espainian kontsumitzaileek ekonomian duten konfiantzak hobera egin du.
Batik bat, industriaren egoerak ematen die konfiantza herritarrei. Jende oro har itxaropentsu dago pezeta euroan sartuko delako, Bruselak egindako inkestak azaltzen duenez.
Barakaldoko udaltzainen lan egutegia errekurritu egin du CSI-CSIFkBARAKALDOKO Udalak dekretuz onartu zuen udaltzainen lan egutegia, eta CSI-CSIF sindikatuak errekurritu egin du erabaki hori EAEko Justizia Auzitegi Nagusian.
Hogeitabi lanpostu bete gabe daude oraindik, eta CSIk enplegu horiek betetzeko eskatzen du.